ЦитироватьPerrea
Peru eta Patxi, aita-semeak, Donostia aldera zihoazen. Peruk edauzki (perra) bat ikusi zuen bidean, eta esan zion semeari:
- Patxi; hartu ezak edauzki (perra) hori eta gorde sakelan.
- A ze gauza! Txartar hori gordetzeagatik makurtu? Ez. -
Eta jaramonik egin gabe jarraitu zion bideari Patxik.
Aitak, ezer erantzun gabe eta isil-isilik makurturik hartu eta gorde zuen edauzkia.
Lehenengo heldu ziren herrian izan zuen edauzkia saltzeko zoria, eta eman zioten diru-ordainez, gereziak erosi zituen.
Tapa-tapa bazihoazen aurrera. Eguerdi aldea zen, eta eguzkiak gogortxo jotzen zuen.
- Ez ote dugu aurkituko iturritxoren bat! - esanaz, estu zihoan Patxi izerdi-tantaka, ahoa lehorturik.
Honelako batean Peruri erori zitzaion sakelatik (bere naiz) gerezi ale bat. Patxik hartu zuen berehala, baita ahora sartu ere gogoz. Geroxeago bota zuen aitak beste bat; semeak hartu eta jan. Horrela, batak bota eta bestiak hartu, jarraitu zioten gereziak ahitu arte.
Azkena jan ondoren, aitak esan zion semeari:
- Behin makurtu bahintzen edauzkia jasotzeko, ez hukeen ehun aldiz makurtu beharrik gereziak hartzeko.
Neke txikia eraman nahi ez duenak
Ondoren ditu neke handi eta lanak.
Цитата: Lei Ming Xia (reloaded) от ноября 17, 2007, 01:55Цитата: captain Accompong от ноября 16, 2007, 22:33
Non dago lagunak nere? Nerekin jai duzue!
beharbada: Non daude nere lagunak?
Цитата: captain Accompong от ноября 16, 2007, 22:33
Non dago lagunak nere? Nerekin jai duzue!






Страница создана за 0.030 сек. Запросов: 19.